XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Utzi zagun orain Lekeitio alde batera, eta goazen Gipuzkoa'n balearrantzaleak zerr egiten zuten ikustera.

Ketariarrak etzuten izan bearr arrantza orretan atzeratuenak.

Oriotarrak Ketari'ra joaten ziran, bale-arrantzara joateko epe edo sasoia zetorrenean.

Zarauztarrak eta ketariarrak elkarren arrtean erabaki zuten, 1493'g. urrtean, batzuek arrpoiaz jo ta zetorren balea, besteak ez arrapatzea, lenengo jo zutenentzat izan zedin.

Ogei urrte lenago, ketariarrak eskeñita, uriarentzat ziran aiek iltzen zituzten bale guztien errdiak; berarekin ateratzen zana, kaiak berritu ta errian bearr ziran gauzarik nai ta naiezkoenak egiteko.

Lenengo arrapatzen zuten balearen errdia, Donosti'ko Engomez'ek eta bere ondorengoak eskatzen zuten, orretarako eskubidea zutelako.

Ketariarrak etzuten eskari au ontzakotzat arrtzen, ta batek eskatu ta besteak eman nai ez, auzi luzeak sorrtu.

Urrte asko igarota, oraindik Engomeztarren ondorengoak, aspaldiko eskaria berritu zuten, baña alperrik; beren eskariarekin ezerr etzuten iritxi.